Arantzazuko basilika sakonago ezagutzeko hitzaldia izango da

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko apirilaren 18a

Iaz martxan jarri zuten Arantzazu ezagutu hitzaldi zikloaren barruan, Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazuko Santutegiak, hitzaldi bat antolatu dute hilaren 26rako; arte ikertzaile eta irakasle den Javier Gonzalez de Duranak emango du.

Arantzazuko basilikaren eraikuntzaren lehen harria orain dela 75 urte jarri zen. Urteurren berezi hori aitzaki bezala hartuta, Javier Gonzalez de Durana arte ikertzaile eta irakasleak, "ezohiko begirada" eskainiko du, hilaren 26an emango duen hitzaldian. Izenburu hau izango du: Autarkia frankista eta nazioarteko ordena berria (1950-55). Arantzazuko Basilikan izandako eragina.

Hilaren 26an, zapatuan izango da Arantzazuko santutegiaren Asis topagunean, 10:30ean, gaztelaniaz.

Egunean bertan 5 euroko sarrera ordaindu beharko da eta lekua mugatua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak