Julen Zumalderi eta Aritz Garairi egokitu zaizkie Udalak zozkatutako Zegama-Aizkorrirako dortsalak

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko api. 15a, 19:21

Xabi Lete 2024ko Zegama-Aizkorrin (Argazkia: Goiena).

Zegama-Aizkorri mendi maratoirako aurre-inskripzioa egin zuten 31 oñatiarren artean bi dortsal zozkatu ditu Oñatiko Udalak: Julen Zumalde Gantxegi eta Aritz Garai Murua izan dira zortedunak.

Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren antolakuntzan logistika eta garraio aldetik Oñatiko Udalak ematen duen laguntzagatik, bi dortsal eskuratu ditu aurten. Joan den urtean egindako moduan, aurre-inskripzioa egin bai baina plaza lortu ez zuten 31 oñatiarren artean zozkatuko ditu gaur arratsaldean eta Julen Zumalde Gantxegi eta Aritz Garai Murua izan dira zortedunak.

Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 25ean egingo da.

Saioa Arkonada, Oñatiko Udaleko kirol batzordeburua, eta Iker Zubeldia, Zegamako alkatea, dortsalak jasotzerakoan (Argazkia: Berbia).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak