Mendebalde Urrunari eskainitako kontzertuan lau bandakide omendu dituzte

Idoia Aranbarri Arzuaga 2025ko api. 13a, 17:15

Denboraldiko azken aurreko kontzertua eman du Oñatiko Musika Bandak gaur goizean Zubikoa pilotalekuan. Ikusi Farwest izenburupean sei abesti taularatu dituzte, eta emanaldiaren hasiera aprobetxatu dute bandan 25 urte egin dituzten lau taldekide omentzeko.

Oñatiko Musika Bandaren ohiko kontzertua izan zitekeena berezia izan da lau bandakiderendako; izan ere, 25 urte bete dituzte taldean Aitor Biainek, Amaia Biainek, Jon Astigarragak eta Jon Mendiolak, eta omenaldia jaso dute ikuskizuna hasi aurretik. Musika Bandako lehendakari Iñigo Ugartek intsignia bana eman die.

Aitor Biain, Jon Mendiola, Jon Astigarraga eta Amaia Biain eskuetan intsignia dutela. (Argazkia: I.A.A.).

Hala, sei piezatako emanaldia izan da. Mendebalde Urruna ardatz, Dakota, Momento of Morricone, The Cowsboys, Hightlights of Toy Story 4, Symphonic suite from 1805 eta Oregon abestiak jo dituzte.

Ekainaren 8an emango dute denboraldiko azken kontzertua. Mugitu Pop-rock izenburupean, eskainiko dute kontzertua 13:00etan Zubikoan. Gainera, Aloña Mendiko Gimnasia Erritmikoa sailaren partaidetza izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak