Hamasei lagun elkartu ziren atzo Euskaraldira begira girotzen joateko egin zuten Montzodromoan eta Hikadromoan. Bizipoz kafetegian izan zen hitzordua eta bertaratu zirenek, zuka zein noka, askotariko gaien inguruko ikuspuntuak eta esperientziak partekatzeko aukera izan zuten taldetxotan banatuta. "Hiztun berrietara gerturatzeko ere balio izan du ekimenak", azaldu du Oñatiko Euskaraldiko dinamizatzaile Julen Agirrek.

