'Ines Osinaga eta ahizpak' domekan gaztelekuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko api. 11a, 12:45

'Ines Osinaga eta ahizpak' proiektuko artistak. (Argazkia: Jone Albeniz).

'Itsasoa da bide bakarra' diskoan oinarrituko da kontzertua eta Ines Osinaga "gogotsu" dago Oñatirako.

Itsasoa da bide bakarra diskoa izango du oinarri Ines Osinaga eta ahizpak ikuskizunak. Gaztelekuan egongo da etzi, domeka, 12:30ean, eta agertokian Ines Osinagarekin batera izango dira Kubako Yaima Orozko eta Irina Gonzalez musikariak eta Garazi Egiguren dantzaria.

Diskoko kantu batzuk eta beste

Domeka eguerdirako errepertorio bat sortu dutela adierazi du Osinaga arrasatearrak: "Itsasoa da bide bakarra kontzertu intimoago batean izango da; Naile Sosa perkusionista ezingo da gurekin egon. Eta horregatik aldatu dugu izena. Diskoko kantu batzuk egongo dira eta diskotik kanpoko beste batzuk ere ekarriko ditugu. Domeka eguerdirako errepertorio bat sortu dugu". Gaineratu du maite dituela domeketako kontzertuak: "Zorionak eta eskerrik asko bestelako plazak eta moduak esploratzen dituzten programatzaileei. Opari hutsa dela iruditzen zait. Gogotsu nago Oñatira joateko; aspaldi ez naiz izan han". Sarrerak Oñati.eus-en eta Txokolateixan daude, 10 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak