Kirol arloko dirulaguntzak eska daitezke

Amaia Txintxurreta Guridi 2025eko apirilaren 9a

Iazko San Silbestre lasterketako une bat.

Hilaren 29ra arte eska daitezke kirol arloko udal dirulaguntzak. 15.000 euro pasa gorde dituzte herriko elkarteek kirola sustatu eta kirol jarduerak antola dezaten.

Udaleko kirol departamentuak bi dirulaguntza lerro ditu: batetik, herriko kirol elkarteek kirola sustatzeko antolatzen dituzten ekintzetarako, 2.500 euroko partida izango du, eta bestetik, ohikoak ez diren kirol jardueretarako, beste 12.680.

Dirulaguntza eskaera egiteko oinarriak udal webgunean kontsulta daitezke eta interesa dutenek, eskaerak eta dokumentazio osagarria telematikoki aurkeztu beharko dute, udal erregistroan. Horretarako aukera izango da hilaren 29ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak