Antolatzaileek azaldu dutenez, poesia eta musika uztartzen dituen proiektu bat da, eta egileek hainbat galdera bota dituzte airera: "Zein doinu dauka egileak ezagutu aurretik ere bazegoen musika batek? Nola jasotzen dira bi ezezagunen arteko topaketa batetik sortzen diren abestiak? Zer gertatzen da truke horretan?". Bada, galdera horiei eta beste hainbati erantzuten saiatzen dira bi sortzaileak euren proiektu berrian.