Bi kontzertu izango dira gauean gaztetxean: Calathea eta Matrass. Sarrera zortzi euro izango da–murriztua, hiru euro–.
Galdakaoko Calathea taldeak hardcore-melodic post-rocka egiten du eta Flowers & knives disko berria aurkeztuko dute Oñatin.
Burrunda Faktoriak gonbidatu duen hurrengo taldea Bordeletik datorren boskotea da: Matrass. Horiek post-metala lantzen dute eta Cathedrals azken diskoa aurkeztuko dute. 22:00etan hasiko da.