Sarrera guztiak agortuta, lepo bete zen Zubikoa atzo, zapatua, gimnasia erritmikoko kideek estreinatu zuten Harry Potterren musikala jarraitzeko. Gimnasian oinarrituta dagoen lanak antzerki puntua ere badu, eta ikusleek haurrek sortutako ikuskizunarekin gozatu zuten.