Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da Oñatiko duatloia

Julen Murua Mesonero 2025ko mar. 28a, 11:34

2023ko duatloiko emakumezkoen irteera.

110 atleta inguruk hartuko dute parte Oñatiko duatloian: 95 gizonezkok eta 15 emakumezkok. 15:20ean hasiko da kirol egokituko lasterketa, 15:30ean gizonezkoen lasterketa eta 15:35ean emakumezkoena. Sari banaketa 19:00etan izango da.

2023. urtean azkenengo duatloia egin eta gero, antolakuntzakoek atseden hartzeko tartea behar izan zuten. Bada, urtebeteko etenaldi bat besterik ez dute behar izan indarrak batu eta berriro Oñatiko duatloia antolatzeko. Antolakuntzako kide Andoni Correasek adierazi duenez, aurreko urteekin alderatuta "data moldatu" egin behar izan dute, eta, hortaz, "parte hartzea jaitsi" egin da. Guztira 110 atleta inguru lehiatuko dira –95 gizonezkoak eta 15 emakumezkoak–, eta kirol egokituko hiru parte-hartzaile izango dira. Kopurua jaitsi egin den arren, Correasek dio "gizonezkoen eta emakumezkoen arteko proportzioa mantendu" egin dela. Eguraldiaren menpe "Azkenengo lasterketetan sekulako euri zaparradak" izan direla adierazi du Correasek, eta "asteburuan ere badirudi hala izango dela. Eguraldiak eragina izango du jendea bertaratzeko orduan; espero dugu euri askorik ez egitea", dio antolatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak