Oñatitik Independentziara Eguna, musika ekitaldiz josita

Julen Murua Mesonero

Arrasateko Perlata taldea.

Hitzaldia, bazkaria, kontzertuak eta bestelakoak egongo dira, goizetik hasita.

Ernaik Oñatitik Independentziara! Eguna antolatu du zapatu- rako, eta, goizetik hasita, egun osoko egitaraua osatu dute. 12:00etan hasita, Intersekziona- litatetik independentziara hitzaldia egingo dute Antixenan. 14:30ean, bazkaria egingo dute gaztetxean bertan, eta ostean, Gazteon eskutik independentziara aurkeztuko dute. Arratsaldean, Uxue Igartuak eta Joane Arkauzek kontzertu akustikoa emango dute Arrano tabernan, 18:00etan hasita. Emanaldiaren ostean, poteo girotua egongo da, eta, bukatzeko, Antixena gaztetxean hiru kontzertu egongo dira: Aiama eta Perlata taldeak eta DJ Bob Merlei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak