Kantuan emango diote hasiera udaberriari

Julen Murua Mesonero 2025ko mar. 28a, 09:11

Ganbara kantu eskolako kideek kontzertua emango dute domekan Santa Ana antzokian. Askotariko kantuak abestuko dituzte eta euskal musikari garrantzi berezia emango diote; eta Tartalo ipuin musikatuaren estreinaldia egingo dute.

Sasoika banatuta, urteko hiruhileko bakoitzeko kontzertua ematen dute Ganbara kantu eskolako kideek. Domekakoa –19:00etan, Santa Ana antzokian– ikasturteko bigarrena izango da –aurrenekoa abenduan egin zuten–, eta, Ganbarako zuzendari Aitor Biain Bidartek dioenez, "azken hiru hilabetetan" ibili dira kontzertu horren bueltan lanean, eta, oro har, "oso ondo" joan dira entseguak. Udaberriko kontzertua da asteburukoa, eta, urteko beste biak ez bezala, asteburukoa "pot-pourri bat" dela dio Bianek, "gai zehatzik gabekoa".

Errepertorio zabala

Ganbara kantu eskolako koruak –Ganbara Txiki eta hasiberrien taldea– eta Ikastetxeak kantari ekimenekoek hartuko dute parte kontzertuan. "Talde bakoitzak bere saioa egin ostean, bukaeran guztiok batera abestuko dugu", dio zuzendariak. Hala, "errepertorioa nahiko zabala" izango da, eta garrantzi berezia emango diete "euskal musikari eta munduko beste hainbat musika estilori".

Ikastetxeetan musika sustatzen

Ikastetxeak kantari ekimenean Elkar Heziko eta Txantxiku Ikastolako haurrek hartuko dute parte, eta urtean zehar eginda- ko lana erakutsiko dute oholtza gainean. Aurten proiektu pilotu bat abiatu dutela adierazi du Biainek: "Elkar Heziko musi- ka-gelan korua sartu dugu. Az- ken emaitzek diote umeek kan- tatzeari utzi diotela, eta eskole- tan musika sartzeko helburua- rekin egin dugu". Emanaldirako sarrerak Txokolateixan eta Oñati.eus atarian daude eskuragarri, 5 eurotan.

'Tartalo'-ren estreinaldia

Ganbarako kideek egingo duten ohiko kontzertuaz gain, Tartalo ipuin musikatuaren estreinaldia ere egingo dute Santa Anan. Biainek adierazi duenez, "urtero enkarguak" egiten diete hainbat konpositoreri, eta, kasu horretan, Josu Zubiak egindako testuak dira. "Oñatiko ipuinak deitu dugun bilduma baten barruan dagoen lan bat da. Liburua disko batekin aterako da, eskoletan ere erabil dezaten, eta Oñatiko ukituak ere izango ditu; hainbat toki, baserrien izenak eta beste hainbat kontu agertuko dira". Tartalo lana kontzertu formatuan egingo dute; hau da, "narratzaile batek –Miel Guridi– eta pianista batek –Amaia Zipitria– girotuko dute emanaldia. Horrez gain, Mirari Sagarzazuren marrazkiak proiektatuko dira", dio Biainek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak