Kaleratze bat salatzeko lanuzteak egiten dabiltza Natra Oñatin

Mirari Altube Arrese 2025ko mar. 27a, 17:20

Natra Oñatiko enpresa batzordeak lanuzteak deitu ditu egunotarako 24 urte daramatzan langile baten kaleratzea salatzeko. Sindikatuek adierazi dutenez lantegiaren ekoizpena geldiarazi dute gaur egindako lanuzteekin. Bihar, egubakoitza, ere egingo dute 05:00etatik 06:00etara.

"Produkzioa geldiarazi" behar izan dutela Natra Oñatin adierazi dute, "langile guztiek bat egin dutelako" enpresa batzordeak  –ELAk zortzi ordezkari ditu eta LABek bost– deitutako lanuzteekin. "Arrazoirik gabe" lankide baten kaleratzea salatzea dute helburu horiek. Natraren jarduera nagusia txokolatea eta gailetak ekoiztea da, eta 352 langile ditu.

Gaur ordubeteko bi geldialdi egin dituzte 10:00etan lehenengoa, eta 16:00etan bigarrena; eta biharko, martxoak 28, beste lanuzte bat dute deituta, 05:00etatik 06:00etara.

Enpresak, berriz, ez du adierazpenik egin nahi izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak