Oñati eta Elorregi arteko bidea itxita egongo da bi orduz

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 28a, 09:36

Elorregiko biribilgunetik Oñatirako noranzkoan, errepidea itxita egongo dela adierazten duen kartela.

Bihar, zapatua, arratsaldean Oñatin egingo den duatloiak eragina izango du errepidean. Elorregi eta Oñati arteko errepidea, esaterako, itxita egongo da 16:00etatik 18:00etara eta herrian ere hainbat zirkulazio mozketa egongo dira lasterketak irauten duen bitartean.

Oñatiko duatloia egingo da bihar, zapatua, eta errepidean eragina izango du horrek.

Batetik, Elorregi eta Oñati arteko errepidean trafikoa guztiz itxita egongo da bi orduz bihar; 16:00etatik 18:00etara. Mozketa horrek, Zañartu inguruko errepideei ere eragingo die.

Eta Oñati eta Urtiagain arteko errepidea ere itxita egongo da 16:30ak eta 17:30ak bitartean.

Gainera, herri barruan, 15:30etatik 19:00etara bitartean, tarteka, herriguneko zenbait kaletako trafikoa itxita egongo da Bidaurretako biribilgunetik Kasablankako irteeraraino.

Errepide mozketak egongo direla adierazten dituzten oharrak jarri dituzte herriko hainbat ataritan Aloña Mendi triatloiekoek eta barkamena eskatu dute sortutako eragozpenengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak