Gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzak eska daitezke

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 26a, 09:07

Malko taldeko Maddi Arlanzon, iaz Udalak diruz babestu zuen taldeetako bat.

Apirilaren 14ra arte dago zabalik horretarako epea. Hiru ardatz nagusitarako eska daiteke laguntza: kultur sormenerako eta hedapenerako, urteko programaziorako edo elkarteen sustapenerako eta ezohiko jardueretarako. 

Gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago apirilaren 14ra bitartean. Hiru ardatz nagusitarako eska daiteke laguntza: kultur sormenerako eta hedapenerako, urteko programaziorako edo elkarteen sustapenerako eta ezohiko jardueretarako. 

Dirulaguntza horien eskatzaileak, herriko irabazi asmorik gabeko gazte-talde, norbanako edota haurrei zuzendutako programak sustatzen dituzten elkarteak izan daitezke. 

Interesa dutenek Udaleko webguneko eskaera orria bete behar dute eta hainbat agirirekin batera aurkeztu behar dute. 

Aurten, Haur eta Gazteria departamentuak 15.000 euro bideratuko ditu horretara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak