Mobilizazioak deitu dituzte Natra Oñatin langile bat "bidegabe" kaleratzeagatik

Txomin Madina Milikua 2025ko mar. 25a, 18:56

Enpresa batzordeak martxoaren 27 eta 28rako, aste honetako eguen eta egubakoitzerako lanuzteak deitu ditu enpresaren parean. Salatu dutenez, langilea kaleratzeko enpresak emandako argudioek "ez dute bat egiten errealitatearekin".

ELAko zortzi kidek eta LABeko bostek osatzen duten Natra Oñatiko enpresa batzordeak mobilizazioak deitu ditu datozen egunetarako. Azaldu dutenez enpresan 24 urte zeramatzan emakumezko langile baten kaleratzea da horretarako arrazoia, enpresa batzordearen iritziz  kaleratzeko enpresak emandako argudioek “ez dutelako bat egiten errealitatearekin".

Hori horrela, mobilizazioekin “lekuz kanpoko” kaleratzea salatu gura dute, baita , "langile guztien elkartasuna" adierazi ere. Enpresa batzordeak bidalitako oharrean gaineratu dute mobilizazioetarako deialdiak langileek egindako asanbladaren "babes osoa" dutela.

Deitu dituzten mobilizazioak martxoaren 27an (eguena) eta 28an (egubakoitza) enpresaren parean egingo dituzten lanuzteak izango dira. Eguenean 10:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, egingo dituzte lanuzteak eta egubakoitzean, goizeko 05:00etatik 06:00ak bitartean .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak