Oñargik jakinarazi duen moduan, hiru argi-mozketa egingo dituzte aste honetatik apirilaren 9ra bitartean Oñatin, sare elektrikoan mantentze lanak egiteko. Herriko kale ezberdinetan izango dira hirurak.
Lehenengoa, eguenean, hilak 27, egingo dute. Egun horretan, 15:00eatik 18:00etara kenduko dute argia kale eta atari hauetan:
- San Juan kaleko 23 eta 25 atarietan
- Unibertsitate etorbideko atari hauetan: 7, 9, 11A, 11B eta 11C
Bigarren argi-mozketa apirilaren 3an izango da, ordu berdinean, 15:00etatik 18:00etara. Ondorengo atarietako bizilagunei eragingo die:
- Aita Madina kaleko 2, 3 eta 9 atariak
- Kale zaharrako: 2, 4, 5, 14, 15, 18, 20, 21, 22, 23, 29, 30, 31, 32, 33, 34, 35, 36, 37, 45, 48, 50, 51, 52, 53 eta 54
- Kanpantxoko 2, 4, 5, 6, 7 eta 8
- Lizaur Kalea z/g; argiteria publikoa
- Maitzaren 1a plaza z/g –ONCE–, 1 eta 3
- San Anton kaleko 1, 4, 10 eta 14
- Unibertsitate etorbidea 2 –BBVA– eta 8 –IVAP–
- Zumeltzegi kalea 1, 3, 5 eta 7
Hirugarrena, apirilaren 9an izango da, arratsaldez hori ere: 15:00etatik 18:00etara. Egun horretan bi kale hauetan kenduko dute argia tarte horretan:
- Unibertsitate etorbidea 2 –BBVA–
- Kale Zaharra 15