Beste urte batzuetan ere, urte sasoi honetan izaten da aukera nekazaritzako ibilgailuendako azterketa teknikoa egiteko, eta oraingoan, hilaren 28an eta 31n izango da.
Hilaren 28an, egubakoitza, 09:00etan Urtiagaingo aparkalekuan izango da, eta 13:00etatik aurrera, berriz, Dolaetxe baserriaren ondoan.
Hilaren 31n, astelehena, 09:00etan Olabarrietan izango da.
Jabeek ibilgailuaren dokumentazioa eraman beharko dute eta dagokien tarifa ordaindu.