Hainbat hitzaldi egingo dituzte Oñatiko Nabarraldek antolatuta

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 21a, 09:03

Jardunaldietan parte hartuko duten Arrieta, Agirre, Bidegain eta Larramendi.

"Ezkutatu diguten historia ezagutzeko", erakusketa zabalduko dute astelehenean kultura etxean eta hainbat hitzaldi ere egingo dituzte.

Hainbat ekintza antolatu ditu Oñatiko Nabarralde taldeak aurtengo jardunaldietarako.

Astelehenean zabalduko dute HABITAT: euskaldunon historia mapen bitartez erakusketa, kultura etxean, eta bisita gidatua egingo du Beñi Agirrek, 18:30ean. Erakusketa apirilaren 4ra bitartean egongo da zabalik, 18:00etatik 20:00etara.

Martitzenean, Ezkutatu diguten historia hitzaldia egingo du Idoia Arrietak, kultura etxeko zinema-aretoan, 19:00etan.

Martxoaren 30ean, Gazteluaitzera ibilaldia egingo dute. 09:00etan Arantzazuko Sindika ostatuaren aurretik irtengo dira eta Bellotzatik bueltatuko dira.

Apirilaren 1ean, Kepa Anabitarte: XX. mendeko abertzaletasun ahaztua hitzaldia egingo du Eneko Bidegainek, kultura etxeko zinema-aretoan, 19:00etan.

Eta apirilaren 2an, Gebara: Oñatiko jaunen leinuaren 1.000 urteko historia bideo laburra eta hitzaldia izango dira, Iñigo Larramendirekin, kultura etxeko zinema-aretoan, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak