Udaberriari ongietorria egiteko, askotariko ekintzak antolatu dituzte Pake Lekuko jubilatuek datorren asterako.
Astelehenean, Gernu inkontinentzia emakumezkoetan eta gizonezkoetan hitzaldia egingo du Carmen Sacristan medikuak, jubilatuen etxean, arratsaldeko seietan. Martitzenean, berriz, bertako tabernan, 18:30ean, txokolatea eta opila izango dira, 2 euroren truke.
Eta eguenean, batetik, bingo berezia egingo dute 17:00etan, eta bertan zozketatuko dituzten sariak han dauden bazkideendako izango dira; eta, bestetik, Aloña abesbatzak kontzertua emango du Santa Ana antzokian, 18:30ean. Zuzendari lanetan Ainhoa Galdos izango da eta Anabel Enao izango dute pianoan. Musika eskolako umeen abesbatzak eta trikiti eta panderoko ikasleek ere joko dute.