Sancti Spiritus unibertsitatea birgaitzeko esleipena atera du Foru Aldundiak

Amaia Txintxurreta Guridi 2025ko mar. 20a, 09:02

Sancti Spiritus unibertsitatea.

Foru Aldundiak esleipenera atera du Sancti Spiritus unibertsitatea birgaitu eta Turismo Bulegoa egokitzeko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza. Proposamenak apirilaren 4ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.

Sancti Spiritus unibertsitatea birgaitu eta Turismo Bulegoa egokitzeko proiektuaren idazketa eta lanen zuzendaritza esleipenera atera du Foru Aldundiak.

Proiektua idazteko lau hilabeteko epea zehaztu dute, eta, lanak esleitu ondoren, horiek hamabi hilabetean egitea aurreikusten dute; izan ere, orain zabaldu den lizitazioan lanen zuzendaritza jaso da eta urtebeteko epea finkatu da.

Esleipenerako gehienezko aurrekontua 547.461 eurotan mugatu du Foru Aldundiko Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketarako Departamentuak, eta proposamenak apirilaren 4ra bitartean aurkeztu ahal  izango dira.

Unibertsitatea zaharberritu eta Turismo Bulegoa bertan egokitzeko lanetarako ia hiru milioi euroko dirulaguntza lortu zen Next Generation funtsetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak