Sasoi batean martxan egon ostean, desegin egin zen Gure Esku Dagoren taldea Oñatin. Orain, herri mailako taldea osatu dute berriro, erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduan.
Izan ere, 22 lagun batu ziren kultura etxean egindako bileran eta dagoeneko hurrengo bilerarako data ere zehaztu zuten: hilaren 31n egingo dute, kultura etxean, 18:30ean. Taldeko kide den Santi Ugartek adierazi du interesa duen edozein herritar dagoela gonbidatuta, eta taldea antolatu eta ardurak banatuko dituztela hurrengo saio horretan.