Burrunda Faktoriak antolatuta, Mikosis eta Lapvr taldeak aritu ziren atzo, zapatua, Antixena gaztetxeko oholtzan. Lapvr taldea Anje Maiztegik, Unai Agirrek eta Anje Arlanzonek osatzen dute eta bigarrenez aritu dira Oñatin, iaz Errekaldeko jaietan estreinatu ostean. Bost abesti eta bideoklip dituen EP-a kaleratu berri dute oñatiarrek. Bideoan, atzo jo zuten abesti bat.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.