Iazko abenduaren 3an aurkeztu zuten Aixotu euskara elkartea, "euskara bultzatzeko eta herrian haren aldeko jarrera berpizteko" asmoz. Ordutik, Mejillon Tigre kolektiboaren Hitz Esana emanaldia, eta Euskal Herrian Euskarazeko Gorka Torre eta Intza Gurrutxagaren hitzaldia izan dira antolatutako lehen bi ekintzak; bada, hirugarrena izan da bertso-afaria.