Lapvr eta Mikosis, Burrunda Faktoriaren zapatuko kontzertuan

Julen Murua Mesonero 2025ko mar. 14a, 14:00

Lapvr –ezkerrean– eta Mikosis –eskuman– taldeak.

Oñatiko taldeak sortu berri duen lana aurkeztuko du; Mikosis taldeak, berriz, iazko irailean argitaratutako Kontrolik barik EP-a taularatuko du Antixenan.

Burrunda Faktoriak antolatuta, bi kontzertu egongo dira, zapatu arratsaldean Antixena gaztetxean, 19:30ean hasita. Alde batetik, Bizkaiko Mikosis taldea igoko da gaztetxeko oholtza gainera. Gaztea Maketa Lehiaketako finalistetako bat izan zen Gernikako hirukotea, eta Antixenan izango dira 2024. urte bukaeran argitaratu zuten lana eta euren azken abestia interpretatzen. Bestalde, Oñatiko Lapur taldeak ere joko du kontzertua. Anje Maiztegik, Unai Agirrek eta Anje Arlanzonek osatzen dute hirukotea, eta herritarren aurrean arituko diren bigarren aldia izango da –iazko Errekaldeko jaietan jo zuten euren lehenengo kontzertua–. Gainera, Oñatiko hirukoteak autoekoiztutako lana argitaratu du –euren lehenengoa–: bost abestiz eta beste hainbeste bideoklipez osatutako EP-a. Betiko legez, sarrerak eskuragarri egongo dira Antixena gaztetxean, kontzertu egunean bertan: arruntak 8 eurotan eta murriztuak 3 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak