Igeriketa txapelketa egongo da Zubikoan zapatu arratsaldean

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko martxoaren 4a

Bi igerilari Oñatiko igerilekuan.

Neguko ligako laugarren jardunaldia jokatu dute eskola eta federatu mailako Gipuzkoako igerilariek zapatu arratsaldean Oñatin, eta hortaz, igerilekuak itxita egongo dira erabiltzaileendako 15:00etatik 18:30era.

Neguko Liga Probintzialeko laugarren jardunaldia dute igerilariek Oñatin zapatu arratsaldean. Eskola mailakoek eta federatuek hartuko dute parte, kategoria bakoitzak bere serieak egingo ditu; serie luzeena 800 metroko izango da. Bergara, Eibar, Azkoiti eta Legazpiko igerilariek hartuko dute parte eskola mailakoan eta federuten mailan: Aloña Mendi (Oñati), Bergara (Bergara), Eibar Igerixan (Eibar), Zubi-Aurre (Azkoitia) eta Izarraitz (Azpeitia) taldeetako igerilariek. 

Zapatuan izango da, martxoaren 8an, eta txapelketa egin bitartean itxita egongo dira igerilekuak erabiltzaileendako, 15:00etatik 18:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak