Eider Urzelai oñatiarrak ordezkatuko du EAE filosofia olinpiadetako finalean

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko mar. 4a, 09:16

Eider Urzelai Gasteizko finalean lortutako sariarekin (Argazkia: Elkar Hezi).

Elkar Hezi ikastetxeko Eider Urzelai Arietaleanizbeaskoa ikasle oñatiarrak ordezkatuko du Euskal Autonomia Erkidegoa martxoaren amaieran Mallorcan (Balear uharteak) egingo duten Filosofia Olinpiadetan. Zaintza izan da aurtengo gaia, eta, hain zuzen ere, 'Eta nik, txoria nuen zaintzen?' argazki filosofikoarekin lehiatuko da finalean.

Euskal Autonomia Erkidegoko DBH eta Batxilergoetako ikastetxe ezberdinetatik, 534 lan filosofiko aurkeztu dituzte Euskadiko Filosofia Olinpiadetako aurtengo deialdira. Eta otsailaren 21ean Lakuan jokatu zen finalerako Elkar Hezi ikastetxeko hiru ikasle sailkatu ziren: marrazketa filosofiko sailean Ane Txintxurreta, argazki filosofikoan Eider Urzelai eta iruzkin filosofikoan Irati Apaolaza. Urzelairen lana izan zen aukeratua eta berak ordezkatuko du EAE martxoaren 28an eta 29an Mallorcan egingo dute estatu mailako Filosofia Olinpiadetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak