Inklusioaren eta kirol egokituaren erdigune bilakatu da gaur, Oñatiko plaza

Imanol Beloki Unamuno 2025ko ots. 28a, 19:29

Bizi Hadi proiektuak taldekide berria aurkeztu du Oñatiko plazan, inklusioaren eta kirol egokituaren aldeko ekitaldi berezian; Gar maskota. Gainera, herritarrek aukera izan dute kirol egokituaren inguruko tresnak ezagutzeko eta erabiltzeko.

Azaroan egin zuten aurkezpenetik hona, taldeak hainbat ekintza aurrera eraman ditu, eta ekitaldiak bide horretan beste urrats garrantzitsu bat markatu du gaurko ekitaldiarekin. Ekimenaren helburuen artean, taldea kalean ezagutaraztea, taldekide berriaren aurkezpena eta tresnak probatzeko aukera eskaintzea izan da. Hori horrela, herritarrek handbike-ak eta gurpildun aulkiak probatzeko aukera izan dute, haurrendako margotzeko txokoa izan da, eta, bazkide egiteko aukera ere jarri dute plazan, besteak beste.

'Gar' maskotaren aurkezpena

Bizi Hadi proiektuko kideek Gar maskota ere aurkeztu dute ekitaldian. Ekitaldi, hitzaldi eta txapelketetan izango den maskota herritarren aurrean aurkeztu dute. "Aharia da gure maskota; bere esanahiarekin. Aharia atzeraka joaten da, soilik, indarra hartzeko, eta gero aurrera egiten du, eta guk ere berdin egiten dugu. Garra sutan jarri behar da, eta hemen jendeak horren beharra du aurrera jarraitzeko", azaldu du Aitor Rementeriak, Bizi Hadi proiektuko presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak