Oñatiko Udalako euskara zerbitzuak antolatu du ikastaroa, Ingo Xonau! egitasmoko eta udal euskaltegiko kideekin elkarlanean, eta, aurrekoetan moduan, Beatriz Irizar izango da irakaslea. Mistoa izango da eta toka eta noka, biak, ikasteko aukera egongo da, jolasen bidez eta oso modu praktikoan. Izena emateko azken eguna otsailaren 28a da; euskaltegian edo udal webgunean sartuta egin daiteke.