Aitor Zugastik irabazi du Oñatiko ehiztarien txapelketa

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko otsailaren 24a

Aitor Zugasti, txapelarekin, eta Pago Uso elkarteko Andoni Altuna.

Herriko hamar ehiztarik hartu zuten parte domekan Zanbranan egindako Oñatiko ehiztarien txapelketan, eta Aitor Zugastik irabazi zuen txapela, lau eper ehizatuta.

Zanbranan (Araba) jokatu zuten atzo, domeka, Oñatiko ehiza txapelketa eta Aitor Zugasti izan zen irabazlea. Hamar ehiztarik hartu zuten parte eta berak ehizatu zituen eper gehien, lau.

Pago Uso elkarteak antolatutako urteroko txapelketa izan zen atzokoa, txakurrarekin, ehiza xehekoa. Behe-lainoagatik, 11:00etan hasi zuten eta bi ordu eta erdi iraun zuen. Sari banaketa egin ostean hartu zuten Oñatirako buelta eta elkarrekin bazkaldu zuten soziedadean.

Sailkapena:

  1. Aitor Zugasti, lau eperrekin
  2. Bittor Altuna
  3. Mikel Zufiria
  4. Beteranoak: Miguel Angel Arregi
  5. 1. ordezkoa: Jose Ignacio Leibar
  6. 2. ordezkoa: Jose Antonio Perez

Lehen lau sailkatuak, datorren irailean jokatuko den zonaldeko txapelketan lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak