Gipuzkoako Futbol Federazioak bultzatuta, duela hiru bat urte hasi ziren kirol egokitu eta inklusiboko futbol topaketak egiten lurraldean zehar. Hilabetean behin egiten dute, gutxi gorabehera, eta 38.a egingo du Oñatin.
Beroketekin hasi dira eta futbolean jokatzen amaitu dute. Tartean, gaztetxoek hainbat ariketa egin dituzte begiak itxita, gurpildun aulkiekin edota makuluekin lagunduta. Normalean erabiltzen direnak baino baloi handiagoak ere erabili dituzte eta baita mugitzean soinua ateratzen dutenak ere, besteak beste.