Txotxongiloak, Antixeneko gaztetxea hartzeko prest

Gontzal Belategi Zubia 2025ko ots. 21a, 15:30

Alaia Galtzagorriaren emanaldi bat. Argazkia: Ostomila txotxongilo taldea

Ostomila txotxongilo taldeak 'Alaia Galtzagorria mitoen bidaian' ikuskizuna egingo du domekan

Burrunda Faktoriak antolatuta, Alaia Galtzagorria mitoen bidaian ikuskizuna egingo du Ostomila Txotxongilo taldeak domekan, Antixeneko gaztetxean, 17:00etan hasita.

Haurrei bideratutako ikuskizuna izango da emanaldia, non Alaia Galtzagorriak Txerrentxu deabrutxoak lapurtutako altxorra berreskuratu beharko duen, publikoaren laguntzarekin, Euskal Herriko mitoetan barrena bidaiatuta. Burrundako kide Eneko Ibabek garrantzitsutzat jotzen du haurrei ere eskaintza kulturala zabaltzea: "Haurrendako gauzak antolatzea garrantzitsua dela uste dugu, haiei kultura gerturatu ahal izateko; bereziki, euskal kultura eta euskaraz denean".

Astean jarri dituzte azken hamar sarrerak Mizke gozoki-dendan salgai, eta denak saltzea espero dute antolatzaileek. Pozik daude herriak egindako harrerarekin: "Oso pozik gaude, eta hurrengo denboraldira begira haurrendako eskaintza berri bat eskaintzeko prest gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak