Horrez gain, Atzeko kaleko txorimaloak aterako dituzte kalera, tea banatuko dute eta musika ere izango da.
Udan bi hilabetez ume errefuxiatu sahararrak familia euskaldun baten etxera etortzeko programa da Oporrak Bakean, desertuko berotik ihes egin eta behar duten arreta medikoa jaso dezaten, besteak beste. Datorren martxoaren 15era arte dago zabalik epea programa horretan izena emateko: onatiharrera@ gmail.com.