Vasco-Navarro trenaren lurrun-lokomotora zaharberritzeko lan horietan, gidariaren kabina, tximinia eta ur-biltegiaren barrena konpondu dituzte eta margotu dena gero, kolore beltza eta gorria mantenduz. Burdinbidearen Euskal Museoko zuzendari Juanjo Olaizolarengana jo du Udalak lanak egiteko. Vasco-Navarro trenbidearen Euskadiko zatia babes bereziko kultura ondare izendatuta dago.