Irisgarritasunaren ibilbidearen egitasmoan parte hartzeko deia egin du Nagusien Mahaiak

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ots. 20a, 12:21

Oñatiko plaza.

Egitasmo honen helburua da Oñatin irisgarritasun arloan egon daitezkeen gabeziak edo hobetu beharreko puntuak identifikatzera eta hobetzeko proposamena egitea Udalari. Astelehenean, hilak 24, da hurrengo irteera, eta herritar denei egin die dei Nagusien Mahaiak, parte hartzeko.

Joan den urtean herriko erdigunea eta hilerri ingurua aztertu zituzten eta astelehenean beste ibilaldi bat egingo dute San Lorentzo, Olakua eta Kale Zaharra gunetan. Helburua bera izango da, irisgarritasuna hobetu beharreko puntuak identifikatzea, informazio hori gero Udalari pasatzeko hark gabezia hori konpontzeko proposamena eginez. Plazan elkartuko dira, 10:30ean, eta handiak abiatuta helduko dira aipatutako kale horietara; 12:00ak arte luzatuko da.

Nagusien Mahaiaren egitasmoa da ibilbide irisgarriena baina "Oñati irisgarria izatea denon erantzukizuna delako", herritar guztiei luzatu gura die gonbidapena asteleheneko ibilaldira joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak