Domekan egingo dute Oñatiko ehiza txapelketa Zanbranan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko otsailaren 18a

Zanbrana ingurua (Argazkia: flickr).

Pago Uso ehiza eta arrantza elkarteak antolatuta, domekan egingo dute aurtengo herriko ehiza txapelketa; Zanbranan izango da aurten ere. Eguena aurretik eman behar da izena.

Zanbranako Santa Cruz de Fierroko Txoriarte barrutian egingo dute domekan, hilak 23, aurtengo Oñatiko ehiztarien txapelketa. Izen-ematea otsailaren 20ra arte egongo da zabalik Alzu dendan: 45 euro Pago Usoko bazkideek eta 50 euro ez direnek.  Parte-hartzaile guztiek beharrezkoa izango duten ehiza-lizentzia eta indarrean dagoen federazio- txartela izatea. Txapelketa amaitutakoan, bazkaria egingo dute Pago Uson bertan, Oñatin. Joan den urtean Jose Inazio Leibar izan zen txapelduna, bederatzi eperrekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak