El Pobaleko Burdinola museoa eta meatzaritzaren museoa, biak bisitatu dituzte Zugaztietara –La Arboleda– egindako irteeran. Pake Leku elkarteak antolatuta, egun osoko irteera egin dute Bizkaia aldera. Zugaztietan bazkaldu zuten eta talde argazkia ere han ateratakoa da.