Mendiak izan dituzte, hain zuzen ere, gaurko kontzertuan oinarri, Aitor Biain-Bidarte zuzendariak azaldu duenez: "Everest, Terra Vulcania eta Mont Blanc, obra programatikoak- deskriptiboak dira; mendien deskribapena, haize efektua, lurra eta ekaitza irudikatzen dira musikaren bidez. Horrez gain, hainbat estilo –latindarra, pop– eskaini dira Ritmos de la tierra eta Ain't no mountain high bezalako piezetan".
Emanaldia hasi aurretik, gainera, txalo zaparrada jaso du Aner Agiriano tronpeta-joleak, lehen aldia izan baitu Oñatiko Musika Bandarekin.