Antixena lehertu dute Lee-Kore eta Hoben taldeek

Gontzal Belategi Zubia 2025ko ots. 9a, 11:30

Bi taldeek elkarrekin ateratako 'Antifa Hardcore' split-a aurkeztu zuten Antixenako Gaztetxean, Antifa Fest 2 izena jaso zuen jaialdian. Oñatiarrek ez zuten hutsik egin eta jende ugari hurbildu zen hardcore doinu gogorretaz gozatzera.

Antifa Fest 2 jaialdia ospatu zuten atzo, zapatua, Antixenako Gaztetxean. Bertan, Lee-Kore oñatiarrek eta Hoben zumaiarrek elkarrekin ateratako Antifa Hardcore split-a aurkeztu zuten, oñatiko herritarren babes handiarekin. Bi taldeak aurreko egunean Zumaiako Gaztetxean izan ziren aurkezpen kontzertua ematen, baina hala ere, nekea alde batera utzi, eta guztia eman zuten Antixenan.

Lee-Korek, split berriko kantuekin batera, aurreko diskoetako kantuak ere jo zituzten, tartean, Oñati Bizirik bildumarako propio atera zuten Ekintza zuzena izeneko abestia. Kontzertua amaitzeko, bi taldeetako kideak elkartu eta diskoari izena ematen dion Antifa Hardcore kantua abestu zuten elkarrekin, gaztetxea bete zuten zaletuen gozamenerako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak