Bi Goya sari Aitor Arregiren 'Marco' filmarendako

Xabier Urtzelai 2025ko ots. 9a, 10:01

Bart gauean banatu dituzte Goya sariak eta historian lehenengoz bi filmek partekatu dute film onenaren saria: La infiltrada-k eta El 47-k. Aitor Arregi oñatiarraren eta Jon Garañoren Marco-k, berriz, bi Goya jaso ditu. Batetik, Eduard Fernandezendako izan da protagonista onenaren saria, eta bigarren saria makillaje eta ile-apainketa onenarengatik jaso dute.

Hainbat debagoiendar izan dira aurtengo Goya sarietarako hautagaien artean. Batetik, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren Marco bost saritarako hautagaien artean zegoen, eta horietatik bi buruhaundi poltsikoratu dituzte. Esan moduan, Eduard Fernandezendako izan da protagonista onenaren saria –laugarren Goya saria aktore kataluniarrarendako–, eta bigarren Goya saria izan da makillaje eta ile-apainketa onenarengatik.

Bestalde, La Infiltrada pelikulak 13 izendapen zituen, tartean produkzio-zuzendari onenaren kategorian Axier Perez Serrano oñatiarra zegoen hautagaien artean, eta filmak berak bi Goya irabazi baditu ere, produkzio-zuzendari onenaren saria El 47 filmarendako izan da. Eta, Bea Asurmendi abeslariak ere seguru sari banaketa ekitaldia gertutik jarraitu duela, jatorrizko abesti onenaren sarirako Buffalo Kid filmeko Show me abestia egon delako hautagaien artean. Baina, saria C. Tangana eta Yeray Cortesendako izan da, Los almendros abestiagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak