Santa Marinan elkartuta, oinez joango dira Arranoaitz gainera eta han, 11:00etan, omenaldia egingo diete "gaurko eta atzoko gudariei". Ondoren, salda eta txorizoa banatuko dute txabolan. Ibilbailuan joan gura duenak autoa Korosoko edo Lizargarateko aparkalekuan uzteko gomendioa egin du Arrano Elkarteko batzordeak.