ELAk salatu du 58 langile kaleratuko dituela Stadler enpresak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ots. 7a, 12:18

Stadler enpresaren egoitza Oñatin.

Sindikatuaren hitzetan, konpainia lehiaketan dago iazko uztailetik, eta, "inbertsiorik ez dagoela argudiatuz", EEE Enplegu Erregulazio Espedientea tramitatzeari ekin dio. Automazio sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak manufakturatzen ditu.

Stadler enpresak Oñatin duen egoitzako egoeraren berri eman du ELAk, eta salatu du 58 behargin kaleratuko dituela: "Konkurtso egoeran dago; behin likidazio fasean sartuta, kaleratze kolektiboak planteatu ditu. Enpresak salmenten jaitsiera argudiatzen du itxieraren arrazoitzat: salmentak jaitsi direnez, gastuen partidei ezin dietela aurre egin diote". Hala, langile guztiei eragingo dien Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzeari ekin ei dio, datozen hilabeteetan aplikatzeko, hau guztia enpresaren "kudeaketa kaxkarraren" ondorio dela azpimarratuta: "Ez da egun batetik bestera gertatutako kontua, eta enpresak ez ditu egoeraren azalpenak gardentasunez adierazi. Itxiera honen ardura enpresarena da, eta, beste behin, ondorioak pairatzen dituztenak langileak dira".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak