Argia kenduko dute Olabarrieta auzoan bihar eta etzi

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko otsailaren 3a

Olabarrieta auzoa.

Bihar, martitzena, otsailak 4, 09:00etatik 09:45era kenduko dute eta etzi, Santa Ageda eguna, 16:00etatik 16:45etara. Auzoko atari askotan ur deposituan eta bidegorriko argiterian kenduko dute eguna tarte horietan.

Oñargik erdi-tentsioko lineako mantentze-lanak egiteko, argia kenduko dute Olabarrietan, bihar eta etzi: 09:00etatik 09:45era martitzenean, otsai- lak 4; eta 16:00etatik 16:45etara eguaztenean, hilak 5. Atari hauetan kenduko dute argia tarte horietan: 44, 46, 62, 63, 64, 65, 66A eta B, 67, 68, 73, 74, 75A eta B, 76, 78, 79, 80 eta 93. Atari horietan ez ezik, baita ur deposituan eta bidegorriko argiterian ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak