Ohiturarekin jarraituz, Aloñako Igoeraren XX. edizioaren aurretik, bost urtean behin jokatzen den Buetraitzeko igoera bertikala jokatuko da. Gauez atera beharko dute korrikalariek, Arantzazutik, Buetraitzeko tontorrera iritsi arte. Bertikalean parte hartzeko izen-ematea bihar 10:00etan zabaldu eta apirilaren 17an 20:00etan itxiko da –100 korrikalariren kopurua gaindituz gero ere, itxi egingo da–; 15 euroren truke eman ahalko da izena.
Parte-hartzaileak 30 segundoan behin aterako dira irteera-puntutik –593 metroan– Buetraitzeko tontorrerantz –1.320 metroan–. Lasterketako hamar faboritoen artean minutu bateko tartea utziko da, eta probaren irabazlea Buetraitzeko tontorrean kronometroa azkarren gelditzen duen lasterkaria izango da.