Binakako txapelketako jaialdia, gaur, Zubikoan

Xabier Urtzelai 2025ko urt. 31a, 09:13

Eskuz binakakoan maila oso onean dihardu Rezustak.

Eskuz Binakako txapelketaren azkenaurreko jardunaldiaren barruan pilota jaialdia izango da gaur, egubakoitza, Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Ezkurdiak eta Rezustak Peña eta Albisu izango dituzte aurrean (20:45). Sarrerak agortuta daude.

Eskuz Binanako txapelketako sailkapenean lider doazen Rezustak eta Ezkurdiak puntu premian dauden Peña eta Albisu izango dituzte aurrean gaur Oñatin jokatuko duten norgehiagokan. Liderrak konfiantzaz beteta daude, txapelketako azken partiduan Jakari eta Imazi 22-13 irabazi zieten-eta orain arte erregularrenak direla erakutsi dute.

Jaialdia irekiko duen partiduan, berriz, Egiguren V.ak eta Erostarbek Larrazabalen eta Salaverri II.aren kontra jokatuko dute. Jakin internet bidezko sarrerak zein tabernetan saldu direnak agortuta daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak