Kanposantuko nitxoen aldea itxita egongo da aste honetan

Oihana Elorza Gorostiza 2025eko urtarrilaren 27a

Aste honetan itxita egongo den aldea.

Amiantoa duten ia 1.400 itxitura plaka aldatu egingo dituzte eta lan horiek egin bitartean itxita egongo da alde horretarako sarbidea.

Kanposantuaren ezkerreko aldean dauden nitxoen gunean itxiturak aldatzen ibiliko dira aste honetan eta horregatik itxita egongo da alde hori gaurtik, astelehena, domekara, otsailak 2, bitartean. Nitxoetako itxitura plaken aldaketa horiek ez dute kosturik izango jabeentzat. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak