Salgai daude Esanezin taldearen kontzertuko sarrerak

Julen Murua Mesonero 2025eko urtarrilaren 24a

Otsailaren 2an izango da kontzertua, domeka, 12:30ean hasita.

Otsaileko lehenengo kontzertua joko du Esanezin musika taldeak gaztelekuan, eta dagoeneko salgai daude hura ikusteko sarrerak, 8 eurotan, Oñatiko Udalaren webgunean: oñati.eus.

Ianire Aranzabe altzagarraren proiektua da Esanezin, eta, haren musika ibilbidean bakarkako emanaldiak egiten hasi bazen ere, laukote bat osatzera igaro zen, Arri Iraetarekin, Iñigo Asensiorekin eta Imanol Rubiorekin batera. 2023. urtean, hamar kantuz osatutako lan luzea kaleratu zuen Esanezin taldeak –euren bigarren lan luzea–, Erretratu bat izenpean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak