San Martin egoitzako egoiliarrei laguntzea ematea, harremanak sortzea eta egoitzak antolatutako ekitaldietan laguntza logistikoa eskaintzeko helburua izango duen boluntario talde bat sortzeko proposamena egin du Oñatiko Pertsona Nagusien Mahaiak.
Gaur, astelehena, egingo dute aurkezpeneko lehen bilera, asmoen xehetasunak azalduko dituzte eta herritarrei dei egiten diete parte hartzera. Bilera 18:00etan da San Martin egoitzan.