Egun betea izan zen atzo Antixena gaztetxean Txarrana Eguna dela eta. Eguerdi aldera bigarren eskuko azoka egin zuten Pinneaple Sweets-en musikak girotuta.
Gauean, aldiz, Arrasateko bi talde igo ziren gaztetxeko oholtzara, Txakurrak lehenengo eta Nick Linbött – bideoan– gero. 2024a urte emankorra izan zen bi taldeentzat, biek ere disko atera zutelako iaz: Txakurrak-ek kasuan, Gizatasunetik at!; eta Nick Linböttenean, euren estreinako lana den eta taldearen izen bera daramana. Eta bai taldeek eurek sortutako piezekin eta baita, esaterako, The Undertonesen zein The Clashen bertsioekin ere, giro beroa jarri zuten Antixenan, bertaratutakoa dantzan eta abesten jarriz.