Aurten ere lehentasuna izango dute oñatiarrek Aloñako Igoerako dortsala eskuratzeko orduan. Bihar, urtarrilak 18, 10:00etan irekiko dute oñatiarrentzako izen-ematea, eta urtarrilaren 19an itxiko dute, 20:00etan. Guztira 80 dortsal banatuko dira herritarren artean. Gainontzeko dortsalak (220) zozketatu egingo dira izena ematen duten guztien artean; zozketan parte hartzeko aukera egongo da urtarrilaren 20tik 23ra bitartean. Zozketa hilaren 24an egingo dute, 19:00etan, udaletxean, eta egunean bertan jakinaraziko dute dortsala eskuratu dutenen eta itxarote-zerrendan daudenen zerrenda.
Buetraitzeko bertikala ere bai
Bost urtean behin egiten den Buetraitzeko bertikala ere jokatuko da aurten –Arantzazutik Buetraitzeko tontorrera–. Apirilaren 25ean izango da, eta otsailaren 1ean irekiko dute izen-ematea. Horrez gain, Aloña Txiki lasterketa eta bestelako ekintzak ere egongo dira aste bukaeran.